Ostatuko besaulkia

Teilatu batetik kendutako haritz egurrakin eginiko besaulkia. Berriki, biño hainbat berrerabili tako gaiekin eta aspaldiko itxura xume eta beroaz eraikitako ostatu-jatetxe batin ezarri. Beraz, ezta zerbaiten itxura bilatzen duen lana, 100 bat urte izan ditzaketen egurrekin egiña baita, makinaz landua bai, biño elkartzeak egiteko adina bertzerik ez, eskulanaren izaerari eutsiz.

Materiala: Haritz egurra
Bukaera: Argizaria
Bezeroa: Itzalargikoborda Ostatua, Elizondo, Nafarroa

Egongelako mahaia

Egongelan dauden egurrezko haltzariekin bat egiñez, haritz egurrakin egiña dago mahai ttiki hau, sofa aintziñean ezartzeko. Gañean telebista ikusi edo solasaldietan laguntzeko otordu edo edaria ezartzeko eta azpian, aldizakri, liburu eta abarrentzat.

Lehengaia: Haritz egurra

Bukaera: Argizaria

Bezeroak: Josema eta Begoña, gure lagunak. Doneztebe, Nafarroa

Komuneko Haltzari Flotagarria

Bezeroak berak egindako diseinua, lerro xuxenak eta garbiak, argitasuna bilatzen duena, xuriz lakatua. DM lehengaiakin egiña, barrendik egitura indartuaz okertu ez dadin. Lurra ukitzen ez duenaren itxurakin, airean egotea zaila bait da, noski.

Lehengaia: MDF, pinu egurra eta burnia
Bukaera: Xuriz lakatua
Bezero: G+ Arquitectos, Iruñea, Nafarroa